4. saioa - Barne-ekintzailetza

BB2B - Beterri-Buruntza Enpresentzat

Inskripzioa
Kopurua

BARNE-EKINTZAILETZA: ENPRESAREN GAITASUNAK NOLA BALIATU NEGOZIO BERRIAK SORTZEKO

SAIOAREN ONURAK:

Ikasiko duzu...

  • Nola identifikatu negozio-aukerak enpresaren egungo gaitasunetatik abiatuta.
  • Barne-ekintzailetzaren funtsezko faseak: ideiatik baliozkotze eta eskalatzera.
  • Nola erabili teknologia digitalak eta AAren aukerak hautemateko eta merkatua aztertzeko.
  • Produktu edo zerbitzu berriak arrakastaz garatu dituzten enpresa industrialen kasu errealak.

EDUKIA:

  • Sarrera eta testuingurua: zergatik den barne ekintzailetza funtsezkoa gaur egun industria enpresen bilakaerarako, eta nola identifikatu noiz den une egokia prozesu honi ekiteko.
  • Barne-ekintzailetza-prozesua eta diagnostikoa: fase kritikoen ibilbidea, sentsibilizaziotik eta ideien sorreratik hasi, balioztapenera, ezarpenera eta proiektu berrien eskalatzera arte. Berrikuntzarako finantzaketa aukerak ere landuko dira.
  • Teknologia digitalak eta AA(Adimen Artifiziala): AA sortzailea eta eredu prediktiboak nola erabili aukera berrien detekzioa eta merkatu analisia bizkortzeko industria ingurunean.
  • Benetako kasuak industrian:​ industria sektoreko enpresek barne ekintzailetza prozesuen bidez produktu edo zerbitzu berriak arrakastaz merkaturatu dituzten proiektuen aurkezpena.
  • Ondorioak eta solasaldia: zalantzak argitzeko eta ikaskuntza nagusiak laburbiltzeko tartea.


Sartu Teams saioan



DatA ETA ORDUA
2026(e)ko apirilaren 16(a), osteguna
09:00 11:00 (Europe/Madrid)
LEKUA

ONLINE





ANTOLATZAILEA

Beterri-Buruntza Mankomunitatea

+34 943 24 45 23
enpresa@beterriburuntza.eus
Partekatu