4. saioa - Barne-ekintzailetza
BB2B - Beterri-Buruntza Enpresentzat
BARNE-EKINTZAILETZA: ENPRESAREN GAITASUNAK NOLA BALIATU NEGOZIO BERRIAK SORTZEKO
SAIOAREN ONURAK:
Ikasiko duzu...
- Nola identifikatu negozio-aukerak enpresaren egungo gaitasunetatik abiatuta.
- Barne-ekintzailetzaren funtsezko faseak: ideiatik baliozkotze eta eskalatzera.
- Nola erabili teknologia digitalak eta AAren aukerak hautemateko eta merkatua aztertzeko.
- Produktu edo zerbitzu berriak arrakastaz garatu dituzten enpresa industrialen kasu errealak.
EDUKIA:
- Sarrera eta testuingurua: zergatik den barne ekintzailetza funtsezkoa gaur egun industria enpresen bilakaerarako, eta nola identifikatu noiz den une egokia prozesu honi ekiteko.
- Barne-ekintzailetza-prozesua eta diagnostikoa: fase kritikoen ibilbidea, sentsibilizaziotik eta ideien sorreratik hasi, balioztapenera, ezarpenera eta proiektu berrien eskalatzera arte. Berrikuntzarako finantzaketa aukerak ere landuko dira.
- Teknologia digitalak eta AA(Adimen Artifiziala): AA sortzailea eta eredu prediktiboak nola erabili aukera berrien detekzioa eta merkatu analisia bizkortzeko industria ingurunean.
- Benetako kasuak industrian: industria sektoreko enpresek barne ekintzailetza prozesuen bidez produktu edo zerbitzu berriak arrakastaz merkaturatu dituzten proiektuen aurkezpena.
- Ondorioak eta solasaldia: zalantzak argitzeko eta ikaskuntza nagusiak laburbiltzeko tartea.
