9. saioa - Ekonomia Zirkularra: baliabideak optimizatu eta lehiakortasuna indartu
BB2B - Beterri-Buruntza Enpresentzat
EKONOMIA ZIRKULARRA: BALIABIDEAK OPTIMIZATU ETA LEHIAKORTASUNA INDARTU
SAIOAREN ONURAK:
Ikasiko duzu...
- ekonomia zirkularrak enpresaren lehiakortasunean duen garrantzia ulertzen.
- zuen enpresako materialen eta baliabideen erabileran hobekuntza-aukerak identifikatzen.
- kostuak optimizatzeko eta baliabideei balio handiagoa ateratzeko aukerak ezagutzen.
- beste enpresa batzuekin lankidetza eta industria-sinbiosirako aukerak identifikatzen.
- ekonomia zirkularra enpresan txertatzeko lehen urrats praktikoak zehazten.
EDUKIA:
- Ekonomia zirkularra enpresen lehiakortasunerako tresna gisa.
- Materialen eta baliabideen erabilera: kostuak, arriskuak eta hobekuntza-aukerak.
- Hondakinak eta azpiproduktuak balio-baliabide bihurtzeko aukerak.
- Industria-sinbiosia eta enpresen arteko lankidetza: aukera eta adibide praktikoak.
- BB Zirkularra egitasmoaren aurkezpena: zirkulartasun-diagnostikoa, ekintza-plana eta enpresentzako lanketa praktikoa.
